Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

hezkuntza-edukia

Espazio abstraktua

1958an, zera deskubritu zuen Lee Bontecou-k: soplete baten oxigeno-maila jaitsiz gero, kedarra kanporatzen zuela. Beltzaren bizitasunak liluraturik, bere lehen margoak egin zituen teknika harrigarri hori erabiliz. Handik gutxira, berriz, altzairuzko eta mihise zikinezko armadurak sortzeari eta horiek paretan kokatzeari ekin zion. Titulurik gabea (1966) lanak ondo erakusten duenez, artistaren piezak hiru dimentsioetara hurbiltzen joan ziren arian-arian. Zer da, eskultura bat ala margolan bat?

Aldiz, Louise Nevelson-ek muntaketa erraldoiak egiten zituen aurkitutako objektuekin: eskudelak, hanken moldurak, aulkien bizkarraldeak... Gero, beltzez margotzen zituen formak nabarmentzeko eta objektuen artean kontrasteak sortzeko; ondorioz, badirudi objektu batzuk azaleratu eta beste batzuk atzeratu egiten direla. Nondik aterako ote ziren Lorategi tropikala II (1957) obra osatzen duten piezak?