Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

hezkuntza-edukia

Gorputzaren mugak

Nola hitz egin gorputzaz hura irudikatu gabe?

Trisha Brown dantzari eta koreografoak dantzaren eta arte plastikoen arteko mugak lausotu zituen Marrazki bat da sailean. Brownek, ikatz-ziri batzuei eusten zielarik oinekin eta eskuekin, mugimenduak egiten zituen, eta, horrela, bere jardunaren arrastoa uzten zuen formatu handiko paper baten gainean.

Huguette Caland-ek, berriz, giza gorputzaren gaia jorratu zuen forma sentsualak erabiliz: mihisearen mugetaraino hedatzen ziren tolesak, zoko-mokoak eta bihurguneak iradokitzen zituen. Haren obrek, gainera, emakumeen sexualitateren inguruko tabuak zartatzen zituzten. Gorputz-zatiak (1976) obrak zer gorputz-zati iradokitzen digu?