Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

hezkuntza-edukia

Elektrizitatea

Nola adieraz daiteke elektrizitatea bezalako elementu ukigaitzen energia?

XIX. mendearen bukaeran, espazioa ulertzeko modu berriak sortu zituen Loïe Fuller-ek: bere Suge-dantza famatuan, argi- eta kolore-proiekziopean mugitzen zuen Fullerrek gorputza. Dantza modernoaren aitzindari izateaz gainera, eszenografia originalak diseinatu zituen, baita bere jantziak ere. Interesa zuen aurrerapen teknologikoekiko —erradioa eta erradioaktibitatea interesatzen zitzaizkion, besteak beste—, eta hainbat zientzialariren aholkularitza jaso zuen, adibidez, Curie senar-emazteena.

Kableak eta ausaz argitzeko programatuta zeuden tutu-formako lanparak erabiliz, Atsuko Tanaka-k soineko bat sortu zuen: Jantzi elektrikoa (1956). Jantzi astun eta arriskutsu hura soinean zuelarik —gorputza estekatzen zion, eta mugimendu geldoak eta mugatuak egitera behartzen zuen—, etengabe eraldatzen zen margolan argitsu gisa aurkezten zuen Tanakak bere obra; modu horretan, teknologiaren izaera anbibalentea islatzen zuen, aurrerakuntzaren zein suntsipenaren sinboloa baitzen aldi berean.