hezkuntza-edukia
Didaktika
- Izenburua:
- Didaktika
- Erakusketa:
- Jenny Holzer. Zera deskribaezina
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Aipatutako artistak:
- Holzer, Jenny
Didaktika-proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-guneak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu erakusketa bakoitza osatzeko, eta tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu aretoetan nahiz sarean, ikusgai dauden lanak baloratu eta ulertzea errazteko. Kasu honetan, Jenny Holzer-en (1950, Gallipolis, Ohio) artea testuinguruan kokatzen du gune didaktikoak, haren ibilbidearen hasieratik gaur egun arte. Artistak berak egindako piezen hautaketa zabala aurkezten du: tartean, Holzer arte-ikaslea zela egindako marrazkiak, erakusketa goiztiarren iragarpenak, testuarekin inprimatutako eguneroko objektu funtzionalak, eta giza hezurrez betetako kaxak. Artistaren proiektuei buruzko artxiboko material esanguratsuaren proiekzioek azpimarratu egingo dute hizkuntzak Holzerren artean duen presentzia, berebat nabarmenduz haren arteak duen dimentsio publikoa.