Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

hezkuntza-edukia

[1979. eta 1980. urteak]

Izenburua:
[1979. eta 1980. urteak]
Erakusketa:
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Gaiak:
Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Erakusketak | Collaborative Projects taldea | Colen Fitzgibbon
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Aipatutako artistak:
Holzer, Jenny

1979an eta 1980an, Collaborative Projects artisten kolektiboaren kide zelarik, Times Square Show eta Manifesto Show erradikaletan parte hartu zuen Holzer-ek; azken hori Colen Fitzgibbon zinema-artista esperimentalarekin batera antolatu zuen. Erakusketa demokratiko eta autugestionatu horiek desafio egiten zieten hainbat baieztapeni: zer da artea, norentzat egiten da, non instalatzen da eta zer egin dezake jendartearen alde. Beste artista kontzeptual batzuen antzera, artearen mugei erronka egin die Holzerrek. Idaztea du baliabide eta publikoa ikus-entzule. Bere testuak objektu arruntetan inskribatu ditu: kamisetak, galtzetak, kikarak, erretiluak, kondoiak eta postalak (horietako batzuk gune didaktiko honetan daude ikusgai); horien bitartez, ezustekoa, probokazioa eta kritika ekarri ditu Holzerrek eremu publikora.

“Jendeak begiratzen duen edozein tokitan edukia ipintzea gustatzen zait, eta izan daiteke kikara baten hondoan edo kamiseta batean edo kapela batean edo ibai baten azalean edo eraikin oso baten gainean”.