Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

hezkuntza-edukia

[1970eko hamarkada]

Izenburua:
[1970eko hamarkada]
Erakusketa:
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Gaiak:
Gizakia | Artea eta ekonomia | Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | New York | Gogoeta
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Afixa
Aipatutako artistak:
Holzer, Jenny

Hitzak tentuz hautatzen dituen pertsona da Jenny Holzer. 1970eko hamarkadaren hondarrean heldu zen New Yorkera, iraultza kulturalaren eta politikoaren garaian. Feminismoa, arraza-desberdintasuna, pobrezia, Vietnamgo Gerra eta HIESaren izurria ziren garai hartako giltzarrietako batzuk. Holzerren inguruan garatzen ziren elkarrizketei egindako ekarpena izan ziren haren Truisms (1977–79): ehunka baieztapen labur eta sarritan kontraesankor dira, gai sozial, ekonomiko, pertsonal eta politikoak lantzen dituztenak. Kaleko poster anonimoetan aurkeztu ziren, eta oinezkoei gelditzeko eta sozialki onartutako egien konplexutasuna zalantzan jartzeko gonbidapen gisa diseinatuta zeuden.

“Testua [...] gehiegikeriaz erabil daiteke edo egiazkoa izan daiteke. Nork zer eta zergatik egiten duen, horren arabera”.