Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

hezkuntza-edukia

[1980ko hamarkadatik aurrera]

Izenburua:
[1980ko hamarkadatik aurrera]
Erakusketa:
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Mugimendua
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Instalazioa | Kokapen zehatzerako artea
Aipatutako artistak:
Holzer, Jenny

1980ko hamarkadatik, Holzer-ek teknologia garaikideak erabili ditu hizkuntza eraldatzeko, argia, kolorea eta mugimendua baliatuta. LEDezko instalazioek —101 aretoan ikusgai dagoen 1997ko Bilborako instalazioa barne— artistaren hitzak kaletik museo barrura ekarri zituzten. Eraikinetan eta erreferentziazko beste gune batzuetan egindako proiekzioek ere testua aire zabalera eta hirira eraman zuten; hala nola, Arno ibaia Florentzian (1996), Louvreko piramidea Parisen (2001) eta Londresko City Hall edo udaletxea (2006). Proiektu horietako asko ikus ditzakezu gune honetako monitorean. Guggenheim Bilbao Museoko erakusketa honek argi-proiekzio berriak hartuko ditu: Museoaren kanpoko fatxadarako propio sortu ditu artistak, eta martxoaren amaieran egongo da horiek ikusteko aukera, ilundu ostean. Holzerrentzat, errotulu elektronikoak eta argi-proiekzioak espazioei bizia emateko moduak dira, hizkuntzaren boterea baliatuta.

“Arteak edo idazketak funtzionatzen dutenean, ideiak planteatu eta ukigai egiten dituzte, eta ezagutza eta sentimendu horiek ekintza duin baten oinarria izan daitezke”.