Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

hezkuntza-edukia

[Bere ibilbideko aro guztietan]

Bere ibilbideko aro guztietan, Holzer-en arteak elkarrizketa piztu du unean uneko kezken inguruan; izan gatazka politikoa, gerra, justizia soziala edo genero-berdintasuna. Haren ikuspegi feministak oraindik ere aribidean den giza eskubideen aldeko borrokaren inspirazio izaten darrai, eta haren jatorrizko Truisms delakoek oihartzun egiten dute ekintzaile eta defendatzaileen belaunaldi berriaren baitan. Artistak hala eskatuta, 205 aretoko Truisms esapideak publikoaren parte-hartzeari zabalik daude, 1970eko hamarkadan bezala. Orain, beti bezala, Holzerren arteak publikoari engaiatzeko gonbita luzatzen dio, eta eztabaidarako gune bat zabaltzen du.

“Irakurri egunkaria. Egon adi inguratzen zaituenari. Ziurtatu zure barruan oihartzun egiten duela”.