Edukira zuzenean joan

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak

hezkuntza-edukia

Louise Bourgeois-en unibertsoa

Izenburua:
Louise Bourgeois-en unibertsoa
Erakusketa:
Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Gaiak:
Artea eta emozioa | Giza gorputza
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Bourgeois, Louise

Erakusketa bakoitza osatzeko gune didaktikoak eta jarduera bereziak antolatzen ditu Guggenheim Bilbao Museoak. Ikusgai dauden artelanak ulertzen laguntzen dituzten tresnak eta baliabideak dira.

“Louise Bourgeoisen unibertsoa” izeneko atal honetan gure garaiko artista gailen honen bizitzari eta lanari hurbiltzeko aukera izango dugu. Izan ere, Bourgeoisen arte-ibilbide luzea eta oparoa haren bizitzarekin estuki lotua dago.

Gune honetako testuen eta irudien bidez, artistaren bizitzaren zertzelada batzuen eta behin eta berriro landu zituen gai batzuen berri izango duzu; horien artean daude giza gorputza, arkitektura, psikearen eta emozioen garrantzia eta norberaren oroitzapenak.

Eduki horien bidez artelanak aztertzeko modu zirraragarria eskaini eta artistaren historia konplexua azaldu nahi dugu. Galdera irekiak baliatu ditugu horretarako, orain zein artelanen aurrean hausnartzeko egokiak.