Edukira zuzenean joan

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak

hezkuntza-edukia

Giza gorputza

AUTORRETRATU BAT EGITEKO, ZER GORPUTZ-ATAL AUKERATUKO ZENUKE? ZERGATIK?

 ZER ADIERAZTEKO IPINI ZITUEN GORPUTZ-ATALAK ARTELANETAN?

ZERTAN DATZA HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIOA? ZER ADITZERA EMATEN DUTE GURE KEINUEK?

Giza gorputza maiz agertzen da Louise Bourgeois-en artelanetan; askotan zatikatua eta berriz lotua. Gorputza oroimenaren metafora bat da: adimenak ere modu zatikatuan prozesatzen baititu bizipenak. Sarritan, artistak gorputz atal bikoitzak erabiltzen zituen —besoak, hankak, belarriak eta bularrak— eta hala gizakiaren dualtasuna edota polaritatea aditzera ematen zuen, bai eta besteenganako dependentzia. Beste batzuetan, gorputza irudikatzeko ikurrez baliatzen zen, esferak eta kiribilak kasu; horiek gure izatearen jatorrizko formatzat jotzen dira. Sexualtasuna ere ageri da Bourgeoisen lanetan; emozio batzuk pizteko erabili zuen. Emozio horiek gorputzaren forma eta funtzioen bidez irudikatu zituen. Gai honekin lotutako artelan batzuk dira: Kiribil emakumea (Spiral Woman, 1984), Gela IV (Cell IV, 1991) eta Gela XXVI (Cell XXVI, 2003).