Edukira zuzenean joan

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak

hezkuntza-edukia

Arkitektura

ZER SENTITZEN DUZU GELETAKO BARRUALDEA IKUSKATZEAN?

BOURGEOIS-ENTZAT, MARMOLA MATERIAL TERAPEUTIKOA ZEN. ZER EZAUGARRI DITUZTE, ZURETZAT, GELETAKO MATERIALEK?

NOLA LOTZEN DITU BOURGEOISEK GELEN BARRUALDEA ETA KANPOALDEA?

Louise Bourgeoisek 70 urte baino gehiago zituela hasi zen Gelak egiten. Sail horren bidez arkitektura-gune txiki eta intimoak sortu nahi zituen, barruan ibiltzeko modukoak. Beraren burua ezagutzeko tokiak behar zuten, eta bere tamainari egokitutakoak ziren (txikia eta argala zen). Askotariko arkitektura-osagaiez eraikitakoak dira Gelak lanen egiturak, hala nola, ateez, leihoez, eskailerez eta metalezko saretez. Batzuetan, osagai horiek eraitsitako eraikinetatik hartutakoak dira; beste batzuetan artistaren etxetik zein estudiotik ateratakoak. Gela guztiak sinbolismoz beteak daude eta kanpoko eta barneko munduaren arteko ate eta hesi dira.

Etxea ere, arkitekturarekin lotutako beste motibo bat, maiz azaltzen da artistaren lanetan. Babeslekua eta kartzela da: babesten eta giltzapetzen gaitu aldi berean. Artelan batzuetan, emakumea eta etxea berdintzen dira, hots, emakumeak etxea hezurmamitzen du.

Gai honekin lotutako artelan batzuk dira: Emakume etxea (Femme maison, 1945–47), Gela I (Cell I, 1991) eta Gela (azken igoera) [Cell (The Last Climb), 2008].