Edukira zuzenean joan

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

hezkuntza-edukia

Picasso eskultorea

Oraingoan, Picasso eskultore. Materia eta gorputza erakusketaren Didaktikak Pablo Picassok (1881– 1973) eskulturaren arloan erabilitako teknikak ditu ardatz, berezkoa zuen berrikuntza-gaitasunetik eta beste artista zein artisau batzuekin lankidetzan garatu zituenak. Picassok ez zuen heziketa formalik jaso eskulturan. Hala eta guztiz ere, diziplina horrek berebiziko garrantzia izan zuen bere lanean. Izan ere, baliabide horretan, formen inguruko ikerketak muturrera eramaten saiatu zen bizitza osoan zehar. Honako hauek dira Picassok baliatutako tekniketako batzuk: buztin-modelaketa, igeltsuaren lanketa, eskulturen brontzezko edo zementuzko edizioak, objektu aurkitu edo bilatuetatik abiatuta egindako soldadurak edo ensanblajeak, zuraren taillaketa, eta zeramikazko piezen eta metalezko xaflen eraldaketa. Prozesu horiek Picassori eskaini zizkioten aukerei buruzko azalpen laburrak aurkituko dituzu gune honetan, bai eta unean-unean artistak bere lanetan txertatzen zituen objektuen bizitzari buruzko gogoeta bat ere.