Edukira zuzenean joan

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

hezkuntza-edukia

Brontze klandestinoak

Bigarren Mundu Gerran, alemanek hiriburua okupatuta eduki arren, Picasso Parisen geratu zen. Hantxe, Rue des Grands-Augustins kaleko bere tailerrean, margotu zuen Gernika 1937an, eta bertan jarraitu zuen tamaina handiko igeltsuzko piezak lantzen. 1941ean, legeak xede belikoetara murrizten zuen metalen erabilera, baina Picassok klandestinitatean lortu zuen egitea bere eskulturen brontzezko edizioetako batzuk, Émile Robecchiren galdategian lortu ere; gerra garaian jardunean jarraitu zuen urrietako bat izan zen hura. Materialen eskasiaz gain, zaila zen eskulana aurkitzea, izan ere, moldeatzaile, galdatzaile, zizelkari eta patinatzaile asko frontera joateko mobilizatu zituzten eta, gainera, zeharo arriskutsua zen galdategietan halako lanak egiten harrapatzea.