hezkuntza-edukia
Ensanblajeak
- Izenburua:
- Ensanblajeak
- Erakusketa:
- Picasso eskultore. Materia eta gorputza
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sormena | Konposizioa | Lan-prozesua | Lerroa | Hondakinak | Zeramika | Lankidetza artistikoa | Frantzia | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Teknikak:
- Ensanblajea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
Bere sormen ikaragarriak bultzatuta, Vallaurisen, zeramika-lanak egiteaz gain, Picasso berriro hasi zen ensanblajeak sortzen inguruko hondakindegi batetik hartutako objektuak berrerabiliz, eta figura harrigarriak egiten zituen haiekin. Korridore honen amaieran dagoen ikus-entzunezkoan Giltzadun emakumea (1953) obra lantzen ikus dezakezu Picasso. Urte batzuk geroago, La Californie izeneko etxean —bere Canneseko etxe berrian—, materialak berrerabiltzen jarraitzen zuen Picassok. Hala, erratz makilak, markoak edo zurezko moldurak giza irudi bihurtu zituen Bainulariak (1956) eskultura-multzoan. Gerora, multzo horren brontzezko bertsioa egin zuen Europatik eta AEBtik izango zuen ibiltaritzarako.