Edukira zuzenean joan

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

hezkuntza-edukia

Zeramikak

1947an Frantziako hegoaldera lekualdatu zen Picasso, Vallaurisera. Suzanne (1905–1974) eta Georges Ramié (1901–1976) zeramikarien laguntzarekin, zeramikaren teknika esploratzeari ekin zion, zeinaren prozesuak hainbat etapa hartzen baititu: hasierako modelaketaren ondoren, pieza lehortu eta lehenengo egosaldia ematen zaio [bizkotxatzea]; hori egindakoan, prest dago esmaltatzeko eta azken egosaldia emateko. Zeramikak aukera ematen zion Picassori materia eskuekin zuzenean eraldatzeko eta bere sormena askatzeko. Oso erraz moldatzen zituen eskuz aurrez torneatutako anforak edo ontziak, eta margotu egiten zituen gero, ezaugarri zoomorfoak edo antropomorfoak nabarmentzeko.