hezkuntza-edukia
Non-finitotik kubismora
- Izenburua:
- Non-finitotik kubismora
- Erakusketa:
- Picasso eskultore. Materia eta gorputza
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sormena | Geometria | Lankidetza artistikoa | Paris | Bartzelona | Auguste Rodin | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
1902an, Bartzelonan bizi zela, Picassok bere lagun Emili Fontbona (1879–1938) eskultorearengana jo zuen buztin-modelaketaren teknika ikasten hasteko. Egin zituen lehenengo eskulturak tamaina txikikoak izan ziren, eta Auguste Rodinen non-finito estiloa oroitarazten dute (hau da, amaitu gabeak dirudite nahita). Parisen ezarri eta gero, Picassok buztinezko eskulturak eta zurezko taillak sortzen jarraitu zuen. Azken horien forma ertzdunek arte primitiboaren eragina uzten dute agerian, eta artistaren obrak gerora izan zuen geometrizazioa iragartzen dute. Parisen, Picassok harremana izan zuen, besteak beste, Francisco Durrio eta Manolo Hugué artistekin, eta azken horren estudioan egin zuen Emakume-burua (Fernande) (1909ko udazkena); buztinez modelatu eta egosi, biak egin zituen bertan. Pieza hori bere aurrenetako eskultura kubistatzat jotzen da.