hezkuntza-edukia
Eskultura monumentalak
- Izenburua:
- Eskultura monumentalak
- Erakusketa:
- Picasso eskultore. Materia eta gorputza
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Lan-prozesua | Tamaina | Lankidetza artistikoa | Museoak | Carl Nesjar | Teknika eta materialak
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
Hirurogeiko hamarkadan, Carl Nesjar (1920–2015) artista norvegiarra Picassoren ezinbesteko kolaboratzaile bihurtu zen. Izan ere, zementu gainean erabiltzen zuen grabatuteknika berritzaileak aukera eman zion Picassori metalezko xaflekin egindako eskulturak hartxintxar eta zementuzko pieza monumentaletara eramateko. Bere lan-prozesuan, Nesjarrek pieza handitzen zuen aurrena eta, ondoren, presio altuko harea-zurrustaz higatzen zion gainazala; horrela, beharrezko xehetasunak sortzen zituen. Metalezko xaflaz egindako Emakumea besoak zabalik (1961) obra, Nesjarren teknika erabiliz handitutako Picassoren eskulturetako bat da. Pieza, egun, Musée d’art moderne de Lille Métropole museoan dago, Frantzian. 1963an Chicagoko gizarte-etxe baterako eskultura handi bat egiteko enkargua jaso zuen Picassok. 15 metroko garaiera eta 162 tonako pisua duen obra monumental hori American Bridge Companyk gauzatu zuen altzairu herdoilkorra erabiliz. 1967ko udan aurkeztu zuten jendaurrean eta zirrara handia eragin zuen.