hezkuntza-edukia
Xaflazko eskulturak
- Izenburua:
- Xaflazko eskulturak
- Erakusketa:
- Picasso eskultore. Materia eta gorputza
- Gaiak:
- Artisautza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Lan-prozesua | Hondakinak | Papera | Lankidetza artistikoa | Frantzia | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
1954an Vallaurisen zegoen Picasso, eta papera zein kartoia tolestu eta moztuta egiten zituen eskultura hauskorrak —non pintura eta eskultura uztartzen baitzituen— euskarri iraunkorragora eramateko nahiak bultzatuta, garrantzi handiko beste lankidetza bati ekin zion, oraingoan Joseph-Marius Tiola (1902–1986) artisauarekin. Tiolak arotzeria metalikoaz zuen ezagutza handiari esker, metalezko xafla soldatuzko pieza bihurtu zituen Picassoren irudiak, eta artistak pinturaz aplikatzen zizkien akaberak eta behin betiko ezaugarriak. La Californie etxean, Picassok ehun pieza baino gehiago sortu zituen teknika horrekin, besteak beste Emakumea eta haurra (1961) eskultura.