Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

hezkuntza-edukia

Joseph Beuys: Blitzschlag mit Lichtschein auf Hirsch

Izenburua:
Joseph Beuys: Blitzschlag mit Lichtschein auf Hirsch
Erakusketa:
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
Gaiak:
Artea | Artistak | Eragin artistikoa | Sormena | Konposizioa | Sinbologia | Tamaina | Erakusketak | Guggenheim Bilbao Museoa | Natura
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Beuys, Joseph

Data: 1958–85

Teknika / Materialak: Brontzea, burdina eta aluminioa, 39 elementu

Neurri aldakorrak

Edizioa: 0/4

Guggenheim Bilbao Museoa

Naturaren indarrek, energiak eta gizabanakoaren sormenak zeharo erakartzen zuten Joseph Beuys (1921–1986). Gainera, artea askatasunean oinarrituta irakatsi behar zela defendatzen zuen, eta halaxe jarduten zuen berak ere, uste baitzuen “gizaki oro [dela] artista”. Beuysen performance eta instalazio askok estetikoaz haraindiko erreakzioak sortzea zuten helburu.

Tximista oreina argituz obra monumentalean hainbat elementu ageri dira irudikatuta: orein bat, zenbait animalia primigenio, ahuntz bat eta tximista bortitz bat. Artelanaren nolakotasunak, pisuak eta neurriak ezaugarri jakin batzuk dituen kokalekua eskatzen dute, eta 209 aretoa berebizikoa da horretarako, Museoko areto altu eta zabalenetakoa baita: 447 m2ko azalera du, 22 metro garai da eta instalazioaren gainean argi naturala darion sabai-leiho bat dauka. Hormek hitz egingo balute, lagunduko ote lukete agertoki honetan gertatzen dena argitzen?