hezkuntza-edukia
El Anatsui: Rising Sea
- Izenburua:
- El Anatsui: Rising Sea
- Erakusketa:
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Artea eta historia | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Tamaina | Guggenheim Bilbao Museoa | Kolonialismoa | Birziklatzea | Klima-aldaketa | Afrika | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- El Anatsui,
Data: 2019
Teknika / Materialak: Aluminioa eta kobrezko haria
Neurriak: 800 x 1400 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
El Anatsui (1944), Nigerian bizi den artista ghanatarra, eskultura garaikidearen erreferenteetako bat da. 1998an edari alkoholdunen aluminiozko tapoiak erabiltzen hasi zen bere obrak lantzeko. Material horrek manipulazio-aukera anitzak eskaintzen zizkion, baita irakurketa ugari ere Afrikako historiaren eta kolonialismoaren inguruan.
Museoaren Bildumaren 25 urteak ospatzen dituen erakusketarekin, 304 aretoak bere jatorrizko itxura berreskuratu du, eta Atrio aldera ireki da berriro Itsaso gorakorra monumentala barruan hartzeko. Obraren titulu iradokitzaileak klima-aldaketa globalaren arriskuak ekartzen dizkigu gogora, eta artelanaren kolore bakarreko forma organikoek aretoaren kanpoaldeko titaniozko gainazal distiratsuarekin egiten dute bat. Zer istorio kontatuko lizkigukete obraren ehunka elementuek? Eta obra landu zuten pertsonek?