Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

hezkuntza-edukia

HORMEK HITZ EGINGO BALUTE... [Hirugarren solairua]

Hirugarren solairu honetan, erakusketaren Historiaren mugarriak atalari eskainia da gune didaktikoa. XX. mendearen erditik aurrera sortutako obra ikonikoak daude bertan ikusgai, Museoaren barrualdeko espazioen jatorrizko diseinua berreskuratuta. Izan ere, bere konplexutasunagatik, materialengatik eta puntako teknologiagatik bereizten den eraikin hau altxatzerakoan izandako asmo berritzaile berbera daukate Didaktika honek aztergai dituen artelanek. Obra horiek egiteko, teknika eta euskarri zeharo ezohikoz baliatu ziren artistak, eta horren erakusgarri ditugu Sol LeWitten (1928–2007) Horma-irudia 831. zk. pieza kontzeptuala, Jeff Koonsen (1955) Ospakizuna saileko akabera aratzeko eskulturak, El Anatsuik (1944) erabilitako hondakin-materialak, baita Jenny Holzerrek (1950) bere lanean darabilen errealitate areagotua ere.

Didaktika honek obren eta Museoaren aparteko arkitekturaren artean sortzen den hartu-eman berezia nabarmentzen du. Horretarako, aipatutako piezei buruzko informazioa eskaintzen duten gakoak, irudiak eta ikusentzunezkoak aurkezten ditugu hemen: hormei uzten diegu hitz egiten.