hezkuntza-edukia
Jenny Holzer: LIKE BEAUTY IN FLAMES
- Izenburua:
- Jenny Holzer: LIKE BEAUTY IN FLAMES
- Erakusketa:
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Erakusketak | Museoak | Guggenheim Bilbao Museoa | Bilbo | Hitzak | Hizkuntza | Errealitate birtuala
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Arte interaktiboa | Proiekzioa
- Aipatutako artistak:
- Holzer, Jenny
Data: 2021
Teknika / Materialak: Errealitate areagotuko aplikazioa
Guggenheim Bilbao Museoa
1997an, Museoak gonbidapena luzatu zion Jenny Holzerri (1950) berak aukeratutako espazio baterako obra bat sor zezan. Artistak Atrioaren ondoan dagoen 101 aretoa aukeratu zuen: bertako hormetan islatzen dira Bilborako instalazioa osatzen duten paneletako argizko testuetako batzuk. Bere ibilbidean ohi denez, lan horretan ere berealdiko garrantzia du hizkuntzaren erabilerak.
2021ean, Holzer errealitate areagotuaz baliatu zen bere diodo-panel argidunak euskarri berri batean erakusteko. Hala, LIKE BEAUTY IN FLAMES obra gailu mugikorren pantailan ikus daiteke QR kode bidez aplikazio bat deskargatuta; hari esker, bat eginda ageri dira gure errealitate ukigarria eta errealitate birtuala, non Holzerren panel bereizgarrietako bat tolestu, bihurritu eta mugitu egiten den Museoko Atrioan barrena. Obra hori eraikinaren edozein solairutan aktiba daiteke, baina bere abiapuntua hirugarren solairu honetan dago, artistaren beste sorkuntza baten aurrean: marmolezko Arno bikotea bankuak.