hezkuntza-edukia
Jeff Koons: Tulips
- Izenburua:
- Jeff Koons: Tulips
- Erakusketa:
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Kolorea | Konposizioa | Guggenheim Bilbao Museoa | Bilbo | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Data: 1995–2004
Teknika / Materialak: Kromo asko duen altzairu herdoilgaitza koloredun laka zeharrargiarekin
Neurriak: 203 x 460 x 520 cm. Bertsioa: 4/5
Guggenheim Bilbao Museoa
Ospakizuna saileko eskulturetan, Jeff Koons (1955) doitasun handiko produkzio teknika batez baliatu zen altzairu herdoilgaitzezko gainazal leun-leunak lortzeko. Modu horretan sortutako akabera distiratsu bezain koloretsuak obraren inguruan dagoen guztia islatzen du, eta lotura ezartzen du ingurunearen, obraren eta ikusleen artean.
Museoaren 25. urteurrenaren ospakizuna dela eta, Idi-bihotzak lekuz aldatu da: Atrioaren ondoan dagoen kanpoko terrazatik 303 aretora. Bertan, erakusketarako berriro ireki den sabai-leiho handiari esker, bestelako argitan beha daiteke, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Pop arteko obra enblematikoekin —horiek ere formatu handikoak— elkarrizketan.