Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

hezkuntza-edukia

HORMEK HITZ EGINGO BALUTE... [Bigarren solairua]

Museoak bere 25. urteurrena eta bere Bilduma goraipatzeko antolatu duen Sekzioak/Intersekzioak erakusketaren osagarri da Hormek hitz egingo balute... izeneko Didaktika proiektu hau, bai online bai aurrez aurre garatzen dena.

Bigarren solairu honetan, erakusketaren Narratibagintza atalari buruzkoa da gune didaktiko hau, eta hainbat elementu jartzen ditu agerian, nola diren Museoaren beraren arkitektura ikonikoa —Frank Gehryk diseinatua—, aretoen forma eta tamaina anitzak, eta eraikineko argiztapen naturalak zein artifizialak duten garrantzia; izan ere, horrek guztiak berealdiko eragina du ikusgai dauden obretako askoren aurrean bizi daitekeen esperientzian.

Hormek hitz egingo balute... gune honek eskaintzen dizkigun kontakizunek ikasteko eta hausnartzeko aukera ematen dute, baita Guggenheim Bilbao Museoaren eta bere Bildumaren 25 urteez gozatzeko ere. Hemen aurkeztutako gakoek, irudiek eta ikus-entzunezkoek Joseph Beuys (1921– 1986), Christian Boltanski (1944–2021), Francesco Clemente (1952) eta Abigail Lazkoz (1972) artisten lanen alderdirik ezezagunenak ematen dituzte ezagutzera.

Korridorearen amaieran dagoen pantailan Museoaren eraikuntza-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko pieza bat dago ikusgai: Eraikinak hitz egingo balu…, Guggenheim Bilbao proiektuaren memoriari eginiko omenaldia.