hezkuntza-edukia
Sol LeWitt: Wall Drawing #831 (Geometric Forms)
- Izenburua:
- Sol LeWitt: Wall Drawing #831 (Geometric Forms)
- Erakusketa:
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artelanak | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Lan-prozesua | Guggenheim Bilbao Museoa | Bilbo
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Horma-pintura | Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- LeWitt, Sol
Data: 1997
Teknika / Materialak: Akrilikoa horma gainean
Neurriak: Kokapen zehatzeko neurriak
Guggenheim Bilbao Museoa
Sol LeWitt (1928–2007) artista kontzeptualaren horma-irudiak obren euren parte diren jarraibideak betez gorpuzten dira. Koloreari, trazuari eta landu beharreko azalerari buruzko argibide eta parametro zehatzak jasotzen dituen diagrama batean gauzatu ohi dira, eta Horma-irudi zenbaki bakoitzari dagokion diagrama egiaztatzen duen ziurtagiri bat izaten dute.
Sol LeWittek emandako ziurtagiriaren jarraibideetan oinarrituta, edonork egin dezake artelana edozein lekutan. Jatorrian 208 aretorako pentsatuta dagoen Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) 302 aretoan dago ikusgai oraingoan, obra jakin horri dagokion diagramako jarraibideen arabera espazio berrira moldatuta egina.