hezkuntza-edukia
Zer da didaktika?
- Izenburua:
- Zer da didaktika?
- Erakusketa:
- © Murakami
- Gaiak:
- Artea eta hezkuntza | Japonia
- Aipatutako artistak:
- Murakami, Takashi
Didaktikak barne hartzen ditu Museoaren barruan aurrera eramaten diren hezkuntza-programak, bai eta bertan dauden hezkuntza-eremuak ere. Horietan ikusgai dauden lanen testuingurua, nazioarteko arteari dagokionez, hobeto ulertzeko eta lan horiek hobeto interpretatzeko gakoak eta tresnak eskaintzen dira.
Hezkuntza-gune hau ©Murakami erakusketa osatzeko sortu da eta honako atal hauek ditu:
- Funtsezko galderak: “Nor? Zer? Zergatik? Nor da?” galderei erantzun laburrak eman eta Takashi Murakami-ren lanen oinarrizko ezaugarriak azaltzen dira.
- Irakurketa-txokoa: Murakamiren lanekin lotutako argitalpenen hautaketa bat izango da eskuragarri.
- Informatika-txokoa: Japoniako historia eta kultura eta Murakamiren bizitza azaltzen duen kronologia aukeratua dago atal honetan.
- Ikus-entzunezkoen txokoa: artistarekin zerikusia duten dokumentalak eta filmak emango dira bertan.
- Lantegi-txokoa: atal honetan haurrek eta Museoaren Lagunek erakusketarekin eta japoniar kulturarekin erlazioa duten tailerretan esku hartu ahal izango dute.