Edukira zuzenean joan

© Murakami

hezkuntza-edukia

Zergatik erabiltzen du Murakami-k usadiozko arte japoniarreko osagairik?

Izenburua:
Zergatik erabiltzen du Murakami-k usadiozko arte japoniarreko osagairik?
Erakusketa:
© Murakami
Gaiak:
Eragin artistikoa | Japonia | Tradizioa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Murakami, Takashi

Murakami nihonga estiloan trebatu zen, XIX. mende amaierako pintura-estilo japoniarrean. Nihongan mendebaldeko eta ekialdeko arte-ezaugarriak uztartu, usadiozko gaiak irudikatu eta pigmentu naturalak erabiltzen dira.

Japoniako usadioen beste hainbat ezaugarrik eragina izan dute harengan, besteak beste: budismoaren ikonografia, XII. mendeko pintura-bilkariak, zen pinturak eta XVIII. mendeko Edo garaiko pintura bitxia delakoa.