Edukira zuzenean joan

© Murakami

hezkuntza-edukia

Zergatik dute eragina harengan estatubatuar kulturak, pop art-ak eta Andy Warhol-ek?

Izenburua:
Zergatik dute eragina harengan estatubatuar kulturak, pop art-ak eta Andy Warhol-ek?
Erakusketa:
© Murakami
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Artea eta gizartea | Artea eta kultura | Eragin artistikoa | Bidimentsionaltasuna | Herri-kultura | Masa-kultura | AEB
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Artelan motak:
Animazioa | Ikus-entzunezkoa
Aipatutako artistak:
Murakami, Takashi

Haurtzarotik jaso zuen estatubatuar kulturaren eragina, aitak itsasontzi-base militar estatubatuar batean lan egiten baitzuen.

Gerora, Hollywood-eko zineman (George Lucas-en eta Steven Spielberg-en lanetan, bereziki), Walt Disney-ren marrazki bizidunetan eta Pop Art-ean –batez ere, Andy Warhol-en– arreta jarri zuen.

Andy Warholek legez, Murakami-k kultura jasoa eta herrikoia uztartzen ditu; horretarako herri-kulturaren irudiak eta gaiak erabiltzen ditu haren lanen gai nagusi gisa. Hark landutako teoria berezietan kontzeptu horri Superflat izena eman zion. Murakamik hainbat pop artista izan zituen eredu: Warhol, Roy Lichtenstein eta Richard Hamilton, adibidez, eta horrela ikasi zuen “pop” hitzaren esanahia zalantzan jartzen. Horien lanak ikertu ostean, popa Bigarren Mundu Gerra irabazi zuten herrialdeen kultura dela ondorioztatu zuen; “pop” kontzeptu hori ez zen, ordea, nazio menperatuetan errotu. Murakamiren arabera, gerra galdu zuten herrialdeek ez dute beharrezko ahalmen ekonomikoa besteek izan duten garapen ekonomikoa izateko, hortaz, ekoizten duten guztia merkea izan behar du. Murakamik ez du “pop” delakoa sortu nahi, baizik eta inguru lau batean jatorria duen artea. Superflat arteak popari aurre egitea du xede.

Murakamik ikasi zuen arrakasta hainbat jarduera aurrera eramatearen araberakoa dela, bai eta museotarako ikonoak sortzearen araberakoa ere. Murakamiren funtsezko estrategia oso antzekoa den arren, artearen eremutik at egiten duena arrakasta-ekuazio horren funtsezko alde bat ere bada. Konbentzio komertzialei eta erakusketen antolatzeari iseka egin baino, horiek ondo baino hobeto ezagutu eta zuhur erabiltzen ditu.