Edukira zuzenean joan

© Murakami

hezkuntza-edukia

Zer da...

Izenburua:
Zer da...
Erakusketa:
© Murakami
Gaiak:
Artea eta gizartea | Bidimentsionaltasuna | Japonia
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Artelan motak:
Animazioa | Komikia | Pintura
Aipatutako artistak:
Murakami, Takashi

…Anime?

Anime hitzak frantsesean du jatorria eta japoniarrek animazioa, orokorrean, izendatzeko erabiltzen dute; mendebaldean, berriz, Japoniako animazioari baino ez zaio horrela esaten.

Murakami-ren hitzetan: “Marrazkiak nola mugitzen diren ikustea ez du zerikusirik ordenagailu bidez egiten diren grafismoekin, oso gustuko ditut marrazkiak”.

…Superflat?

Murakami Japoniako tradizioko pintura-estiloan trebatu zen eta lausotutako hierarkia zuen gizartean hazi.

Artistak berak erabili zuen Superflat (lau-laua) hitza bere idazkietan, gerora bere lanak deskribatzeko erabili izan dena. Estilo horrenezaugarri da bi dimentsio izatea, baina, horrez gain, harremana du kultura jasoaren eta behekoaren arteko mugak lausotzearekin, eta artearen egituraren ikuspegi kritiko bat azaltzen du.

Haren lanetan, espazio piktorikoa laua (“flat”) da benetan, eta berdin antzeman daiteke hainbat ikuspegitatik.

…Otaku?

Otaku japonierazko hitza da eta manga, anime eta bideo-joko zaleak deskribatzeko erabiltzen da.

…Manga?

Manga japonierako hitza da eta istorioak binetetan kontatzen dituzten komiki-zerrendak izendatzeko erabiltzen da. Japoniatik at egungo hango komikiei esateko baino ez da erabiltzen. Temino hau Hokusai (1760–1849) pintore eta grabatzaile japoniarraren lanen bidez zabaltzen da.

Mangak genero guztiak barne hartzen ditu, mota askoko irakurleak ditu eta hainbat euskarritan hedatzen da: marrazki bizidunak, filmak, telesailak, bideo-jokoak eta eleberriak, esaterako.

…Poku?

Murakamik haren lana POKU gisa deskribatzen du: pop + otaku hitzen elkarketa.