Edukira zuzenean joan

© Murakami

hezkuntza-edukia

Ba al zenekien?

Izenburua:
Ba al zenekien?
Erakusketa:
© Murakami
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Sorkuntza artistikoa
Artelan motak:
Animazioa | Ikus-entzunezkoa
Aipatutako artistak:
Murakami, Takashi

Murakami-k 2001ean sortu zuen Kaikai Kiki Co. Ltd. Nazioarteko enpresa horretan biltzen ditu haren arte-ekoizpena, animazio-filmak eta merchandising gai ugari. Horrez gain, merkataritza-harremanak ditu beste artista eta enpresa batzuekin eta hainbat ekitaldi antolatzen ditu, GEISAI arte-azoka, adibidez, non hainbat diziplinatako artista gazteek esku hartzen duten.

Murakamirentzat artea ekonomiaren parte da; izan ere, ezaguna da enpresa-eredu berria sortzeagatik, horren oinarri baitira merkatu-estrategia eraldatuak eta zerbitzuetara zuzendutako ekonomia.