Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

hezkuntza-edukia

Didaktika

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964−2009) erakusketa artista katalanaren hiru dimentsioko artelanetatik ibilbidea da. Horrelako lanek, bada, haren ekoizpenean leku gailena izan zuten.

Didaktika-gune honetan hainbat material daude, erakusketaren edukiak osatzeko. Batetik, artistaren bizitzaren une aipagarriak azaltzen dira, bereziki, eskulturaren ekoizpenari lotutakoak; bestetik, beste horman, Tàpiesen artelan publikoen berri ematen da.

Gune publikoetarako artelan horiek zerikusia dute aretoetan daudenekin: material eta teknika bertsuez egin baitzituen edota antzeko ideietatik abiatu baitzen horiek sortzeko. Bi multzoak elkarrekin aztertzean, Tàpiesen eskulturen atzean dauden kontzeptuek hari bati jarraitzen diotela antzeman daiteke, eskulturok zer kokalekuetarako taxutu zituen gorabehera.

Erakusketaren katalogoa eta Antoni Tàpiesek idatzitako Memoria personal. Fragmento para una autobiografía kontsultarako eskuragarri daude irakurketa-gunean, 201. aretoan.