Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

hezkuntza-edukia

Núvol i cadira

Núvol i cadira (Hodeia eta aulkia) lanak bi eginkizun ditu: batetik, Fundació Antoni Tàpies eraikinaren altuera zertxobait handitzea, inguruko eraikinen bertsua izan dadin, eta, bestetik, hausnarketara gonbidatzea; izan ere, Tàpisesen arte-moldearen arabera, azken ezaugarri hori ezinbestekoa zen artelan batean. Emazte Teresa Barba-ren amets batetik abiatu zen artelana egiteko. Aluminio anodizatuko nahas-mahasak alanbrez egindako, antzeko itxurako, beste artelan batzuekin lotzen du; tartean, L’hora del te (Te ordua, 203. aretoa). Núvol i cadira lanaren maketa ikusgai dago 205. aretoan.

“Eta orduan pentsatzen duzu hobe dela guztiari bizkarra ematea eta aulki batean esertzea, behin bikotekideak ametsetan egin zuela esan bezala: espazio infinituaren zuritasunean aulki bat hegaz; eta bat-batean lurrari begiratu eta zirrara handi eta gorena sentitu: negar eragin zion, biziki, axola gabeko gauza txikiak sakabanatuta ikusteak, hondakin apurrak, lastotxoak...”. Antoni Tàpies, La práctica del arte (Bartzelona, Ariel, 1971).