Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

hezkuntza-edukia

Rinzen

Rinzen hitzak “bat-bateko esnaldi” esan nahi du japonieraz. Esnatze hori, hots, agerkunde eta argialdia, budismotik hartutako kontzeptua da; bada, Tàpies-ek budismoaren filosofiarekin halako kidetasuna sentitzen zuen. 203. aretoko artelanen garaikide da Rinzen, eta gerra eta bortizkeriaren aurkako argudio izan zedin sortu zuen. Oheak, artistarentzat, konnotazio emozional handiak zituen: gaztetan izandako gaixoaldia gogorarazten digu, bai eta gizakia hilkorra dela.