hezkuntza-edukia
Sala de reflexió
- Izenburua:
- Sala de reflexió
- Erakusketa:
- Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Espiritualtasuna | Introspekzioa | Gogoeta
- Artelan motak:
- Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- Tàpies, Antoni
Sala de reflexió (Hausnarketa-gela) Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra-k aginduz eskatu zuen, Ciutadellako campusean hausnarketarako eta barnera bilketarako toki bat egon zedin. Aretoa eraikineko behe solairuan dago, ia lur azpian, eta barruan Tàpis-en beste bi lan daude: Díptic de la campana (Kanpaiaren diptikoa, 1991) eta Serp i plat (Sugea eta platera, 1996). Oso gogoko zituen artistak aulkiak, eta, lan honetan horrenbeste dira, ezen horma bat estaltzen duten: izpirituaren jasotzearen ikur dira.
“Egungo gizartean lar dira asaldaketak, adimenaren sakabanaketa eta ‘errealitate faltsu’en gurtza; horien menpe gaude. Oso egokia iruditu zait barnera biltzen eta kontzentratzen lagunduko duten gunea eta irudiak sortzea; finean, gure benetako naturari hurbiltzen lagunduko diotenak (…)”. Antoni Tàpies, Sala de reflexió aretoaren sarrerako testua, 1996.