Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

hezkuntza-edukia

Antoni Tàpies [biografia]

Bartzelona, 1923−2012

1923

Antoni Tàpies i Puig abenduaren 13an jaio zen Bartzelonan.

1942−1943

Biriketako gaixotasun larria izan zuen eta luze egon zen ohean.

1944

Universitat de Barcelonan sartu zen Zuzenbidea ikastera, baina ikasketak amaitzera zihoala utzi egin zituen.

Marrazketa ikasi zuen Bartzelonako Acadèmia Vallsen bi hilabetez.

1948

Bartzelonako I Saló d’Octubre-n jarri zituen lanak erakusgai. Joan Miró ezagutu zuen eta lagun min bihurtu ziren.

1949

Un aspecto de la pintura catalana erakusketan parte hartu zuen Bartzelonako Institut Français-en.

1950

Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Bartzelonako Galeries Laietanes-en.

Carnegie International-en parte hartu zuen Carnegie Museum of Art-en, Pittsburgh-en (Pennsylvania).

Parisera joan zen bizitzera beka bati esker eta han Pablo Picasso ezagutu zuen.

1952

Veneziako XXVI. Bienalean parte hartu zuen.

1953

Lehen bidaia egin zuen Ameriketako Estatu Batuetara, Martha Jackson Gallery-n (New York) lehen bakarkako erakusketa zuela eta.

São Pauloko Arte Modernoko Museoaren II. Bienalean parte hartu zuen.

1954

Teresa Barba-rekin ezkondu zen.

1955

Parisera joan zen eta Michel Tapié ezagutu zuen, haren ibilbideko lagun kitzikagarrienetako bat.

1957

São Pauloko Arte Modernoko Museoaren IV. Bienalean parte hartu zuen.

1958

Veneziako XXIX. Bienalean parte hartu eta UNESCO saria lortu zuen.

Marcel Duchamp ezagutu zuen.

1960

Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York) Before Picasso, After Miró erakusketan eta New Yorkeko Museum of Modern Art-en New Spanish Painting and Sculpture erakusketan parte hartu zuen.

Tokioko Bienalean parte hartu zuen.

1962

Lehen atzera begirako erakusketa antolatu zuten Kestner Gesellschaft-en (Hannover). Horren ondotik beste batzuk ere egin ziren New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en eta Kunsthaus Zürich-en.

1964

Kassel-eko (Alemania) Documenta 3n parte hartu zuen formatu handiko zortzi lanekin.

1967

Kunstmuseum St. Gallen-ek (Suitza) haren lan grafikoaren atzera begirako erakusketa egin zuen.

Parisko Galerie Maeght-ekin hasi zuen harremana; urtetan, erakusketak bertan egiteko ohitura izan zuen.

1968

Hiru dimentsioko objektu gehiago egiten hasi zen.

1970

Bere idatzien bilduma bat argitaratu zuen: La pràctica de l’art.

1973

Parisko Musée d’Art moderne de la Ville de Paris-ek atzera begirakoa eskaini zion.

1974

L’art contra l’estètica liburua argitaratu zuen.

1976

Fondation Maeght-ek (Saint-Paul-de-Vence, Frantzia) haren lanen atzera begirako erakusketa egin zuen eta ondoren, Bartzelonako Fundació Joan Mirón izan zen.

1977

Ipar Amerikako hainbat hiritan erakutsi zen atzera begirako erakusketa ibiltaria inauguratu zuten. Erakusketaren ibilbidea Albright-Knox Art Gallery-n (Buffalo, New York) hasi zen.

Memòria personal. Fragment per una autobiografía liburu autobiografikoa argitaratu zuen.

1981

Espainiako Kultura-Ministerioak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion. Londresko Royal College of Art-ek honoris causa doktore izendatu zuen.

Zeramikak egiten hasi zen Saint-Paul-de-Vence-n, Frantzian.

1983

Frantziako errepublikak Officier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuten.

Generalitat de Catalunyak Medalla d’Or eman zion.

Monument Homenatge a Picasso artelan publikoa inauguratu zen.

1984

Bartzelonan Fundació Antoni Tàpies legez sortu zen.

1985

Frantziako Prix National de Peinture saria jaso zuen.

Per un art modern i progressista argitaratu zuen.

1986

Vienako Wiener Künstlerhaus-ek haren lanen inguruko erakusketa antologikoa inauguratu zuen.

1987

Brontzezko eskulturak egiten hasi zen.

1988

Universitat de Barcelonak honoris causa doktore izendatu zuen.

1990

Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen, eta, ondoren, Bartzelonako Fundació Joan Mirón izan zen.

Asturiasko Printzea saria jaso zuen Arteen kategorian.

Fundació Antoni Tàpiesen egoitza koroatzen duen Núvol i cadira (Hodeia eta aulkia) monumentu-eskultura inauguratu zen eta handik gutxira, fundazioak bere jarduera publikoei ekin zien.

1992

Tàpies. Comunicació sobre el mur erakusketa inauguratu zen Fundació Antoni Tàpiesen eta ondoren, Valentziako Institut Valencià d’Art Modernen eta Londresko Serpentine Gallery-n izan zen.

1993

Rinzen instalazioa egin zuen Veneziako XLV Bienalean, Espainiaren Pabiloian, eta Urrezko Lehoia jaso zuen.

Valor de l’art argitaratu zuen.

1995

Haren lanaren inguruko atzera begirakoa inauguratu zuten Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York).

1996

Haren lanen gaineko erakusketa garrantzitsu bat Japoniako hainbat museotan izan zen.

1998

Fundació Antoni Tàpiesen egindako El tatuatge i el cos erakusketak azken berrogeita hamar urteetan egindako paper eta kartoi gaineko obra ezagutzeko aukera eskaini zuen.

1999

L’art i els seus llocs argitaratu zuen, artistaren testuak eta artistak berak aukeratutako garai eta kultura guztietako artelanen irudiak jasotzen dituen liburua.

2000

Haren lanen atzera begirako erakusketa berri bat inauguratu zuten Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían.

2001

Guggenheim Bilbao Museoak Chillida/Tàpies: materia eta pentsamendu bisuala erakusketa egin zuen.

2003

Madrilgo Universidad Complutense-k honoris causa doktore izendatu zuen.

2004

Antoni Tàpies. Retrospectiva erakusketa inauguratu zen Museu d’Art Contemporani de Barcelonan.

Santanderreko Fundación Marcelino Botínen eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían jarri zituen lanak erakusgai.

2005

Tokioko Hara Museum of Contemporary Art-ek haren lanen atzera begirako erakusketa egin zuen.

2006

Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.

2007

Finlandian egindako Tàpiesen lehen atzera begirako erakusketa inauguratu zuen Espoo Museum of Modern Art-ek (EMMA) Espoo-n.

2008

Azken lanen erakusketak egin ziren Bartzelonako Galeria Toni Tàpiesen eta Londresko Waddington Galleries-en.

Zuricheko eta Parisko Galerie Lelong-ek 1990eko eta 2000ko hamarkadetako marrazki eta kartoien aukeraketa jarri zuten erakusgai.

2010

Fundació Antoni Tàpies berriro zabaldu zen eta Antoni Tàpies. Los lugares del arte erakusketa ikusgai ipini zen.

Fundació Antoni Tàpies-eko terrazan Mitjó (Galtzerdia) obra kokatu zen, hasiera batean Bartzelonako Salón Oval del Museu Nacional d’Art de Catalunya-rako zen proiektua, baina ez zen aurrera eraman.

Katalanez eta gaztelaniaz argitara atera zen Antoni Tàpiesen idatzizko obra osoaren aurreneko liburukia: Memoria personal. Fragmento para una autobiografía (Obra escrita completa. Volumen I).

2011

Bartzelonako Fundació Antoni Tàpies-ek Antoni Tàpies. Colección ireki zuen.

2012

Bartzelonan hil zen 88 urte zituela.