Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

hezkuntza-edukia

Frank Gehry

Frank Gehry-k (1929) CATIA softwarea erabili zuen Guggenheim Bilbao Museo osoa diseinatzeko; tresna horrek industria aeroespazialean zuen jatorria, eta ez zegoen hura aurretik erabili zuen arkitektorik.

Bestalde, titanioa bera ere material berritzailea izan zen 1990eko hamarkadaren erdialdean, Gehryk erabili baitzuen lehen aldiz eraikin honetan. Hala, 33.000 plaka inguruk estaltzen dute Museoa.

Eraikinez gain, Gehryk objektuak diseinatzen ditu: tartean, hockeyko mundu ligako trofeoa, altzariak —kartoi korrugatuz egindako aulkiak, esaterako—, edo Lady Gagarentzat sortutako kapela bat. Zer objektu diseinatu nahiko zenuke zuk? Zergatik?