Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

hezkuntza-edukia

Didier Faustino

Didier Faustinok (1968) gorputzaren eta espazioaren arteko harremanak aztertzen ditu. Arkitektura lantzeaz gain, bere praktika esperimentala instalaziora, ikusizko artera eta espazio sentsorialen sorkuntzara ere zabaldu du.

Faustinok bere arkitektura estudio propioa du Parisen: Bureau des Mésarchitectures (edo Arkitekturatxarren Bulegoa). Umorea eta kritika ere bere lan-filosofiaren parte dira.

Egiten dituen obren izaera dela-eta, eskulturatik eta instalaziotik gertu baitaude, arte garaikideko galeria garrantzitsuetan du presentzia: Michel Rein, Paris/Brusela; Galeria Filomena Soares, Lisboa; Parque Galería, Mexiko Hiria.

Faustinorentzat oso garrantzitsua da hezkuntza, eta irakasle lanetan aritzen da Diploma 2 programan, Londresko Architectural Association-en; Europako arkitektura-eskola nabarmen eta entzutetsuenetako bat da hori. Ikusi hemen.