hezkuntza-edukia
Maio Architects
- Izenburua:
- Maio Architects
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Artea | Arkitektura | Sorkuntza artistikoa | Diseinua | Altzari-diseinua | Hezkuntza
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Arkitektura | Eskultura-objektua
- Aipatutako artistak:
- Charneco Llanos, María | Lérida Horta, Alfredo | López Ibáñez, Guillermo | Maio Architects, | Puigjaner, Anna
María Charneco, Alfredo Lérida, Guillermo López eta Anna Puigjaner-ek zabaldu zuten Bartzelonan MAIO. Enpresak modu ez hierarkikoan bultzatzen du lana, eta bulegoko kideek beren teoria propioak garatzeko aukera dute: gero, horiek azaltzen dituzte, artista grafikoen, paisajisten edo barrualdeen diseinatzaileen laguntzaz.
Altzari eta erakusketen diseinuagatik ere ezaguna da MAIO, baita editore lanetan jarduteagatik ere, Cuadernos de arquitectura y urbanismo aldizkariko kolaboratzaile denez gero.
Irakaskuntzan eta ikerkuntzan ere aritzen da bulegoa. Bertako kideek hitzaldiak eman dituzte New Yorkeko Metropolitan museoan edo Yale eta Columbia bezalako unibertsitateetan, eta Bartzelonako Arkitektura Eskolako irakasle gisa jarduten dute. Haien lanak Londresko Royal Academyn edo Chicagoko Arkitektura Bienalean egon dira ikusgai.