Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

hezkuntza-edukia

Nemesis

Nemesis-ek Berlinen du egoitza nagusia, nahiz eta Helsinkin eta New Yorken ere bulegoak eduki. Aholkularitza eta think tank bat da, Emily Segal-ek (1988) eta Martti Kalliala-k (1980) sortua. Ikerketa propioak egiten ditu diziplina anitz bateratuz, hainbat gairen inguruan: moda, hirigintza, teknologia, diseinua edo hizkuntza.

Emily Segal izan zen K-HOLE kolektiboaren fundatzaileetako bat 2010ean, zeina Vogue argitalpenaren arabera “pop kulturako joeren analistarik gogokoena” zen. 2014an, kolektibo horrek normcore neologismo edo termino berria sortu zuen, modaren munduan zirrara eragin zuena. Janzkera unisexa da normcore delakoa, itxura neurritsukoa. Baina, nork erabakitzen du zer dagoen modan eta zer ez? Zein da azken joera eta zer ez?

Arkitektoa izateaz gain, musikaria ere bada Martti Kalliala, eta ibilbide luzea egin du musika elektronikoan, hainbat goitizen baliatuta. Head Hurts taldeko kide da, baita Amnesia Scanner bikote arrakastatsukoa ere. Entzun haien abesti bat hemen: https://www.youtube.com/watch?v=U8Kk3nD2Bh8.