Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

hezkuntza-edukia

Lynn Hershmann Leeson

Lynn Hershmann Leeson (1941) itzal handiko sortzailea da ikus-entzunezkoen arloan, eta lehen artista izan zen bideodiskoak (DVDaren aitzindaria) edo ukimen-pantailak artelan batean erabiltzen. 

Gizartearen eta teknologiaren arteko harremanean jartzen du arreta artistaren ikerlanak, baita identitatean eta baliabide digitalen erabileran ere. Arte tradizionala beste errealitate batzuetara hedatzea da bere asmoa; hala nola, robotikara. 

Ziberfeminismoaren ordezkari honek egindako dokumental eta film ugari dira nabarmentzekoak; esaterako, sarituak izan diren Teknolust (2002) eta !Women Art Revolution (2012) lanak. Leesonen artelanik berriena Basileako HeK-en (Haus der elektronischer Künste) dago ikusgai. Ikusi hemen http://www.hek.ch/nc/fr/programme.html.