Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

hezkuntza-edukia

Leong Leong

Izenburua:
Leong Leong
Erakusketa:
Architecture Effects
Gaiak:
Artea | Artea eta gizartea | Arkitektura | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Herri-kultura
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Leong Leong,

Christopher eta Dominic Leong anaiek hainbat diziplina jorratzen dituzte Los Angelesen eta New Yorken dituzte egoitzetan, betiere gizarte-, kultura- eta lan-elkarrekintza hobetuko duten espazio eta objektuak sortzeko helburuarekin.

Egindako lanik garrantzitsuenen artean, Veneziako 14. Arkitektura Bienaleko (2014) AEBren OfficeUS Pabilioirako aurkeztu zuten lan-espazioaren diseinua dago.

Gaur egun, Leong anaiek eraikin monumentalak —Los Angeleseko LGTB Zentroa, esaterako— proiektatzen dituzte, baita Los Angeleseko edo Seulgo modako boutiquetarako altzari eta objektu txikiak ere. Pentsa ezazu zure hiriko espazio publikoaren inguruan, nola hobetuko zenuke haren funtzionaltasuna?