Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

hezkuntza-edukia

Jenna Sutela

Izenburua:
Jenna Sutela
Erakusketa:
Architecture Effects
Gaiak:
Artea eta zientzia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Soinua | Hizkuntza | Natura
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Performance
Aipatutako artistak:
Sutela, Jenna

Sutela-ren artelanek protagonista dituzte hitzak, ordenagailu bidez sortutako soinuzko edo ikusizko estimuluak, eta organismo biziak.

1983an jaiotako artista honi teknologia berriekin eta adimen artifizialarekin esperimentatzea interesatzen zaio. Google Arts-eko ingeniari Damien Henry-rekin eta Memo Akten artistarekin elkarlanean, Somerset House Studios + Google Arts & Culture, n-Dimensions egonaldian parte hartu du, Londresen. Proiektu hori izan da erakusketan ikus dezakezun piezaren sorburua.  

2018ko maiatzean, CLICK-Kopenhageko Arte Garaikide, Zientzia eta Teknologien Jaialdian aurkeztu zuen bere Extremophile performancea; lan horrek planeten artean bizitza transmititzeko aukera planteatzen du, jaki hartzitu batean dagoen bakteria bati esker: https://www.clickfestival.dk/performance/extremophile-2/

Iaz Orgs: From Slime Mold to Silicon Valley and Beyond (2017) argitaratu zuen; laborategiko organismo bat du ardatz lan horrek: Physarum polycephalum edo lohian dagoen lizuna, onddo zelulabakarra.