Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

hezkuntza-edukia

1976–1979

Izenburua:
1976–1979
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Ekonomia | Historia | Kultura | Politika-Zientzia | Txina
Mugimendu artistikoak:
Errealismoa

1976

Mao Zedong, Txinako Herri Errepublikaren sortzailea eta presidentea, eta funtsezko irudia Txinako komunismoaren historian, eritasunez hil zen irailaren 9an.

1976

Azaroan, Lauen Banda izenekoaren kideak espetxeratu zituzten —Txinako Alderdi Komunistako goi mailako funtzionarioen taldea, Jiang Qing Maoren azken emazteak gidatua—, Iraultza Kulturalaren gehiegikeriarik latzenei bidea emateagatik. Gertaera horrekin aldi suntsitzaile bat amaitu zen, 1966−76.

1976

Formalki eratu zen Vietnamgo Errepublika Sozialista Vietnamgo Gerraren ondoren (1955−75); Ipar Vietnam eta Hego Vietnam elkarren contra jarri zituen gatazka belikoa izan zen hura, zeinean Estatu Batuek ere parte-hartze garrantzitsua izan baitzuten, komunismoaren zabalkundea eragozteko xedeaz.

1978

Txinako Alderdi Komunistaren Batzorde Nagusiak Deng Xiaoping hautatu zuen Txinako Herri Errepublikaren presidente berri izateko. Deng Xiaopingek “Erreforma eta irekitasun” programa bat jarri zuen abian, Txina modernizatzeko xedea zuten politika-neurri jakinekin: Estatuak ekonomiaren gainean zuen kontrola liberalizatu eta Mendebaldeko kulturaren aldera ireki zen, hamarkada askoan isolatuta egon ondoren.

1978

1978aren amaiera alderaino, errealismo sozialistaren joerako obrak lantzen jarraitu zuten artistek. 1949an Herri Errepublika sortu zenetik sustatu zen sobietar eraginpeko arte errealista zen, balio komunistak goraipatzeko helburua zuena.

1979

Abenduan, sobietar gudarosteek Afganistan inbaditu zuten Afganistango Herri Alderdi Demokratikoaren gobernu komunistari laguntzeko, matxinada gero eta handiago baten aurrean.

1979

Orbainen pintura eta Izarrak taldea sortu ziren, garai hartako Txinako egoera eta azkenaldiko historia auzitan jartzen zuten bi mugimendu artistiko nagusi gisa.

1979

Txinak eta Estatu Batuek harreman diplomatiko formalak finkatu zituzten, atzean utziz Gerra Hotzeko antagonismoko hamarkadak.

1979

Arte modernoaren adierazpideak defendatzen zituzten Pekingo artistek Arte Galeria Nazionaleko burdin hesietan zintzilikatu zituzten beren obrak Izarrak taldearen lehen erakusketan, Herri Errepublikaren 30. urteurrenari aurrea hartuta. Agintariek erakusketa itxiarazi zuten, epea baino lehenago, eta orduan artistak Udaletxeraino joan ziren, askatasun artistikoa eskatzen duten kartelekin. Aste batzuk geroago, Izarrak talderen bigarren erakusketa egin zen Beihai Park-en, Pekinen, babes ofizialarekin.