Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

hezkuntza-edukia

1980–1984

1980

Afganistango inbasio sobietarrari erantzunez, Estatu Batuek bahimendu bat jarri zuten Sobietar Errezublika Sozialisten Batasunera iristen ziren zereal-esportazioen gainean.

1980

Iran-Irak Gerran (1980–88), Txinak babes militarra eman zion Iraki.

1980

Biztanleria 900 milioi lagunera iritsi zenean, Gobernu txinatarrak ofizialki ezarri zuen herrialde osoan haur bakarraren politika.

1980

Arteak herria eta iraultzaren zerbitzura egon behar duelako agindu maoistari erronka eginez, Meishu aldizkariak artikulu bat argitaratu zuen, “autoadierazpenaren aldeko artea” sustatzen zuen Izarrak proiektuko kide baten eskutik.

1982

Israelek Libano inbaditu zuen, Asia mendebaldeko herrialde horretako hegoaldetik Palestinako Askapenerako Erakundea kanporatzeko xedeaz. Txinaren eta Palestinaren arteko loturak oso estuak ziren Mao Zedong presidentearen garaiaz geroztik, hainbesteraino non Txinak 1988an ofizialki aintzatetsi baitzuen Palestinako Estatua.

1982

Txinako Alderdi Komunistak, Mendebaldeko balioak erauzteko xedeaz, kutsadura espiritualaren kontrako kanpaina bat jarri zuen abian 1984 arte, balio haiek herriak komunismoarekin zuen konpromisoari kalte egiten ziotelakoan: askatasuna, autoadierazpena eta independentzia artistikoa.

1984

Txinak espaziora igorri zuen bere lehen komunikazio-satelitea; era horretan, argi azaldu zuen programa espacial

1984

Kutsadura espiritualaren kontrako kanpainaren garaian antolatuta, Arte Ederren Seigarren Erakusketa Nazionala inauguratu zen, herrialdeko hainbat hiritan aldi berean. Edukia kontserbatzailea zen, eta hori ez zitzaien artistei gustatu, batez ere belaunaldi gazteenekoei.