Edukira zuzenean joan

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Inpresionismoa

Info gehiago

Picasso eta Thannhauser

Info gehiago

Atalak

Postinpresionismoa eta modernitate goztiarra

Izenburua:
Postinpresionismoa eta modernitate goztiarra
Erakusketa:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Artea eta gizartea | Artea eta psikologia
Mugimendu artistikoak:
Fauvismoa | Inpresionismoa | Naturalismoa | Post-Inpresionismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Braque, Georges | van Gogh, Vincent

Thannhauser Bildumak hartzen duen XIX. mende amaierako arte europarraren hautaketak epealdi horretako bi arte-joera nagusiekiko erreakzio gisa sortu ziren estiloen ugaritasuna agertzen du: naturalismo akademikoa eta inpresionismoa ziren bi joera horiek, eta biek bultzatzen zuten mundu fisikoarekiko atxikipena. Mende bukaera aldi konplexua izan zen, aztoramen ekonomiko, politiko, sozial eta psikologikoak definitutakoa, sarritan aurrerabidearen izenean. Paul Gauguin eta Vincent van Gogh bezalako artistek —Thannhausertarren Municheko galerian antolatu ziren erakusketa erabakigarrietako margolariak— barrura begiratzeari ekin zioten. “Mundura irekitako leihoa” zen arte bat sortu baino areago, postinpresionista izenekoek marra bihurgunetsuak eta kolore ez-naturalistak baliatzen zituzten beren margolanei kutsu hunkigarri bat emateko. Van Goghek, bereziki, bere esperientzia eta sentimendu pertsonalen lenteak baliatuz irudikatu zuen errealitatea. Saint-Rémyko mendiak (1889ko uztaila) buruko gaitz baten atake baten ondoren suspertzen ari zela margotu zuen, eta artistaren egoera subjektiboa dakar gogora —ospitaleko lurren inguruko arroka-formazioen presentzia zirragarria jasotzeaz gain—, pinturaren aplikazio lodiaren eta pintzelkada bizien bitartez.

Georges Braque-k, bere Paisaia Anberestik hurbil (1906) margolan fauvistan, kolore kartsu, espresionistak erabili zituen eta paisaiaren dekonstrukzioa landu zuen, argitasun koloretsu baten bitartez. Mendearen mugan bestelako arte-formak ere agertu ziren, haien artean Henri Rousseau margolari trebatugabearen margolan lau eta estilizatuak. Rousseauren Futbolariak (1908) baso zehaztu gabe batean kokatuta dago, eta aldi berean da jolas alaia eta ametsetako irudi hunkigarria.

BESTE ATALAK

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

Thannhauser legatua

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

Inpresionismoa

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

Postinpresionismoa eta modernitate goztiarra

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

Picasso eta Thannhauser

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Paul Cézanne] Mertxika-platera

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Paul Cézanne] Madame Cézanne

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Paul Cézanne] Bibémus

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Edgar Degas] Emakumea eserita, ezker alboa lehortzen

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Édouard Manet] Ispiluaren aurrean

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Pierre-Auguste Renoir] Emakumea perikitoarekin

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Georges Braque] Paisaia Anberestik hurbil

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Paul Gauguin] Haere Mai

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Claude Monet] Dukearen jauregia San Giorgio Maggioretik ikusia

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Henri Rousseau] Futbolariak

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Vincent van Gogh] Zubibidea

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Vincent van Gogh] Paisaia elurtua

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Édouard Vuillard] Place Vintimille

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Pablo Picasso] Bidearen amaieran

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Pablo Picasso] Le Moulin de la Galette

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Pablo Picasso] Fernande mantelina beltzarekin

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Pablo Picasso] Emakume ilehoria

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago