Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
[Edgar Degas] Emakumea eserita, ezker alboa lehortzen
[Pierre-Auguste Renoir] Emakumea perikitoarekin
Atalak
[Édouard Manet] Ispiluaren aurrean
- Izenburua:
- [Édouard Manet] Ispiluaren aurrean
- Erakusketa:
- Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta psikologia
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Manet, Édouard
Ispiluaren aurrean (Devant la glace), 1876
Olio-pintura mihise gainean
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Thannhauser Bilduma. Dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.27
Manetek XIX. mendeko pintura frantsesean zabaldu zuen abangoardiako gaietako batean zentratuz, Ispiluaren aurrean obrak prostituta bat irudikatzen du bere psikearen aurrean (gorputz osoko ispilu-mota da), erdi erantzita. Bere ikonografian, margolan hau estu lotua dago Maneten beraren Nana pinturarekin (1877), eta, hortaz, Émile Zolaren izen bereko 1880ko nobelako prostituta antiheroi zitalarekin. Hemen, behatzaileak ikusle-papera bereganatu, eta neskatxaren une pribatu batean sartzen da, modeloak, apain-gelan, ikusleari bizkarra emanez, gerruntze-soka bati heltzen dion momentuan hain zuzen.