Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
[Pierre-Auguste Renoir] Emakumea perikitoarekin
[Paul Gauguin] Haere Mai
Atalak
[Georges Braque] Paisaia Anberestik hurbil
- Izenburua:
- [Georges Braque] Paisaia Anberestik hurbil
- Erakusketa:
- Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
- Gaiak:
- Kolorea | Paisaia
- Mugimendu artistikoak:
- Fauvismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Paisaia Anberestik hurbil (Paysage près d’Anvers), 1906
Olio-pintura mihise gainean
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Thannhauser Bilduma. Dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.1
1906an Anberesera egin zuen txango batean, estilo fauvistan margotzen hasi zen Braque; estilo horrek kolorearen erabilera espresionistari ematen zion lehentasuna, forma naturalen irudikapen errealistaren gainetik. Artista Eskalda ibaiaren ezkerraldeko ertzean bizi izan zen bere egonaldian, portu-hiri lantsuan; hango dunetan dago kokatua Paisaia Anberestik hurbil. Kolore bizi, ez-naturalistak eta pintzelkada estilizatuak erabili zituen Braquek, pigmentua eta marra azpimarratuz, paisaia leialtasunez margotu baino areago. Artistaren kolore-ukituek, uretan ageri direnek bereziki, azalekoaren eta sakonekoaren arteko tentsioa areagotzen dute.