Edukira zuzenean joan

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Info gehiago

Inpresionismoa

Info gehiago

Atalak

Thannhauser legatua

Izenburua:
Thannhauser legatua
Erakusketa:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Gaiak:
Artea eta politika | Artea. Merkatua | Nazismoa
Mugimendu artistikoak:
Degenerate art
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Gauguin, Paul | Matisse, Henri | Monet, Claude | Picasso, Pablo | van Gogh, Vincent

XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako artelanek osaturiko legatua da Thannhauser Bilduma, Justin K. eta Hilde Thannhauserrek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-i emandakoa. Thannhauser familiak, arte-salerosle nahiz bildumazale gisa, arte aurrerazalea sustatzen Alemanian, Suitzan, Frantzian eta Estatu Batuetan egin zuen lan nekagabearen gailurra dira funtsezko artelan hauek.

Heinrich Thannhauser (1859–1935) arte-tratulari alemaniar-juduaren semea zen Justin Thannhauser (1892–1976), eta 1909an Moderne Galerie sortu zuen Munichen. Gaztetatik, Justin aitarekin aritu zen lanean gero eta oparoagoa zen galerian, eta erakusketa-programa zabal eta malgu bat osatzen lagundu zion. Alemaniar artista garaikideak aurkezteaz gainera, galeriak bereziki azpimarratzen zuen Frantziako XIX. mendearen amaierako abangoardia; era horretan, arte inpresionista eta postinpresionistarekiko zaletasuna Alemanian zabaltzen lagundu zuen. Esate baterako, lehenago, 1908an, Vincent van Goghen lanaren hil ondoko erakusketa batean parte hartu zuen Heinrichek, zeinak ageriko eragina izan baitzuen espresionismoaren ildotik lanean hasiberri ziren bertako artistengan. Era berean, 1913an Thannhausertarrek Pablo Picassoren atzera begirako lehen erakusketa garrantzitsua antolatu zuten, eta modu horretan hasi zen Justinen eta artistaren arteko harreman estua, bizitza osoan zehar iraun zuena.

Justinek, anbizio handiko negozio-gizona izanik, bigarren galeria bat zabaldu zuen 1920an Luzernan, Suitzan, bere lehengusu Siegfried Rosengart-ekin (1894–1985). Zazpi urte geroago, Berlingo artegune oparora eraman zuten Thannhausertarrek beren Municheko galeria. Weimarko Errepublika liberalaren hiriburua izanik, zentro kultural bizi-bizia zen Berlin 1920ko hamarkadan, eta arte ausarta eta bizimodu urratzaileak hartzen zituen. Han, Justinek erakusketa garrantzitsuak antolatu zituen, besteak beste Paul Gauguin, Henri Matisse eta Claude Monet artisten lanekin. Hurrengo hamarkadan galarazi egin ziren, alabaina, salerosketa-operazioak, gobernu nazia abangoardiako artea erasotzen hasi zenean, hura “degeneratu”tzat jota. Berlingo galeria 1937aren amaieran itxi zen, Thannhauser familiak Parisera emigratu eta handik gutxira; han Justinek beste galeria bat ireki zuen, arte modernoan espezializatutakoa. Azkenean, 1941aren hasieran New Yorken hartu zuen familiak egoitza, eta han jardun zuen Justinek arte-salerosle pribatu gisa, kulturaren, politikaren eta zientziaren munduko pertsona garrantzitsuekin harremanetan. Arte-berrikuntzaren sustapenarekin Thannhausertarrek zuten konpromisoa bat zetorren Solomon R. Guggenheimen ikuspegiarekin (1861–1949). Antzeko espiritu hura estimatzen zuelarik, eta bere familiaren oroitzapenez, Guggenheim Foundationi eman zion Justinek bere arte-bildumaren parte garrantzitsu bat, tartean Picassoren hogeita hamar lan baino gehiago. Justinen bigarren emazte eta alargun Hilde Thannhauserrek (1919– 1991) zabaldu zuen Guggenheimeko margolanen sorta, beste hamar artelanen dohaintzarekin. Gaur egun, oraindik ere, Thannhauser Bildumak garrantzi handiko ikuspegia eskaintzen du, artearen historiako aldi dinamikoenetako bat ikusi eta lantzeko.

BESTE ATALAK

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

Thannhauser legatua

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

Inpresionismoa

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

Postinpresionismoa eta modernitate goztiarra

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

Picasso eta Thannhauser

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Paul Cézanne] Mertxika-platera

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Paul Cézanne] Madame Cézanne

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Paul Cézanne] Bibémus

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Edgar Degas] Emakumea eserita, ezker alboa lehortzen

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Édouard Manet] Ispiluaren aurrean

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Pierre-Auguste Renoir] Emakumea perikitoarekin

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Georges Braque] Paisaia Anberestik hurbil

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Paul Gauguin] Haere Mai

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Claude Monet] Dukearen jauregia San Giorgio Maggioretik ikusia

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Henri Rousseau] Futbolariak

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Vincent van Gogh] Zubibidea

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Vincent van Gogh] Paisaia elurtua

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Édouard Vuillard] Place Vintimille

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Pablo Picasso] Bidearen amaieran

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Pablo Picasso] Le Moulin de la Galette

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Pablo Picasso] Fernande mantelina beltzarekin

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago

[Pablo Picasso] Emakume ilehoria

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Atala, 2018

Info gehiago