Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
[Claude Monet] Dukearen jauregia San Giorgio Maggioretik ikusia
[Vincent van Gogh] Zubibidea
Atalak
[Henri Rousseau] Futbolariak
- Izenburua:
- [Henri Rousseau] Futbolariak
- Erakusketa:
- Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
- Gaiak:
- Artea eta kirola
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rousseau, Henri
[Henri Rousseau] Futbolariak (Les joueurs de football), 1908
Olio-pintura mihise gainean
Solomon R. Guggenheim, New York, Sortze Bilduma, dohaintza bidez 60.1583
Rousseau aduanako funtzionarioa zen ogibidez, eta berrogei urte bete zituen arte ez zen serioski pintatzen hasi. Kritikariak oso gogor mintzatu ziren margolari trebatugabearen urrutiko lekuetako irudi espresiogabe haien kontra—ez zen sekula Frantziatik atera—, baina Parisko abangoardiak egilearen estilo guztiz berezia goraipatu zuen. Egilea erabateko pobrezian hil baino bi urte lehenago egina da Futbolariak, eta denbora modernoak deskribatzen saiatu zen hartan, kirol berri bat agertuta, errugbia. Azpimarratzekoa da Justin K. Thannhauser bildumazale eta arte merkataria koadro honen jabea izan zela garai batean.