Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
[Édouard Manet] Ispiluaren aurrean
[Georges Braque] Paisaia Anberestik hurbil
Atalak
[Pierre-Auguste Renoir] Emakumea perikitoarekin
- Izenburua:
- [Pierre-Auguste Renoir] Emakumea perikitoarekin
- Erakusketa:
- Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta gizartea
- Mugimendu artistikoak:
- Inpresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Renoir, Pierre-Auguste
Emakumea perikitoarekin (La femme à la perruche), 1871
Olio-pintura mihise gainean
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Thannhauser Bilduma. Dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.68
Erretratu honetan ageri den emakumea Lise Tréhot modeloa da (1848–1922); Renoirren neska-laguna izan zen sei urtez, eta 1867 eta 1872 bitartean haren pintura askotan agertu zen. Renoirren aldi inpresionistaren aurrekoa bada ere, egilearen geroko lana ezaugarritzen duen pintzelkada arin, testuradunekin egina da Emakumea perikitoarekin. Eszena intimo honetan emakume gazte bat ageri da, erdi-goi klasekoa, bere txori kutunarekin jolasean; baina barrenalde zurrunak subjektua mugatzen eta ixten du, emakumearen perikitoa bezala, bere kaiola urre-kolorean itxita baitago. Tentsio horiek gorpuzten zuten modako emakume paristar baten eguneroko bizimodua. Gizonak ez bezala, emakumeak etxe barneko esparruetan itxita egoten ziren ia beti, eta debekatua zuten hirian nolanahi ibiltzea.